Ezagutu iezaguzu

Taldea


Gure lan-metodologia proiektu bakoitzarentzat jakintza-alor desberdinen arteko lan-taldeak eratzean oinarritzen da, funtsezko filosofia berritzailearekin. 30 pertsonek osatutako Factor CO2ko profesional-taldea, alor desberdinak besarkatzen ditu, hala nola, Ekonomia, Ingeniaritza, Biologia, Zuzenbidea, Komunikazioa eta Marketina, Soziologia eta Filosofia.

Factor CO2 proiektuaren partaide nagusiak ondorengoak dira:

 

JAVIER PEREA

Javier Perea

Factor CO2ko lehendakaria eta 25 urteko lan-esperientziadun Industri Ingeniaria, azken 15 urteak ingurugiro arloan eman dituelarik. Javier Perea Cimas Innovación y Medio Ambiente eta CMAE taldeko presidentea da ere.

Javier Pereak bere esperientzia, ezagutza eta kudeaketa gaitasuna jarri du Factor CO2ren eskura, baita filosofia guztiz garden eta berritzailea ere.

Bere lanbide-karreraren zati handi bat aholkularitza multinazional batean garatu zuen, non ardura-kargu desberdinak izan zituen. Bere bizi-ibilbidean zehar, funtsezko aholkularitza eta kontsultoretza lana burutu du hainbat gobernu, administrazio, eta enpresentzat, beti ere ingurugiroa eta klima aldaketarekin erlazionatuta, nagusiki industria-arloan.

 

KEPA SOLAUN

Kepa Solaun

Factor CO2ko zuzendari-kidea, filosofoa, abokatu ekonomista eta Ingurumen kudeaketan Masterra. Ingurumen Baliabideen Ekonomiaren Irakaslea da Nafarroako Unibertsitatean, baita hainbat graduondoko kurtsoetan ere.

Klima aldaketaren garrantzi handiaz konbentzituta, Isurkeka Eskubideen Merkataritza Europarreko sorrera eta erregulazioan paper garrantzitsua jokatu zuen, baita Espainiako lehen Klima Aldaketako plan publikoen eraketan ere.

Gaur egun, bere jarduera Factor CO2k arlo publiko nahiz pribaturako lantzen dituen proiektu nagusien zuzenketan biltzen du . Kontzientziazio eta dibulgazio lan garratzitsua egiten jarraitzen du behar izaten zaion lekuetan.

 

IKER LARREA

Iker Larrea

Factor CO2 Trading-eko zuzendari betearazlea. Abokatu ekonomista, Banku eta Burtsan Masterra, Nazioarteko lankidetzan masterra eta Ekonomian doktoregai.

Hainbat urtetan zehar garapenerako nazioarteko lankidetzarekin interesatuta egon ondoren, bere ahaleginak Kyotoko Protokoloaren mekanismo malguen esanetara jarri zituen, baita Garapenerako Mekanismo Garbiak (CDM), Baterako Aplikazioa (JI) eta karbono hustuleku kontuetan ere. Gaur egun, bere lana karbono-merkatuen aholkularitza eta bitartekaritzan oinarritzen da, bai europar nahiz nazioarte mailan. Honako eremua erregulatutako merkatu –EU ETS, CDM eta JI- nahiz borondatezko merkatuetara zabaltzen da.

Karbono-merkatuen defendatzaile nekaezina da, isurketak murrizteko kostu-eraginkor bide bezala ikusten baitu, klima aldaketa eta karbono merkatuen inguruan landutako hainbat artikulu, argitalpen eta txosten askotan nabarmentzen duen moduan.

 

ITXASO GÓMEZ

Foto Itxaso Gomez

Factor CO2-ko proiektuen koordinatzailea eta klima aldaketaren politika eremuko arduraduna. Ingurugiro biologoa eta Ingeniaritza eta Ingurugiro kudeaketan masterra.

Bere lan-jarduera gehienbat klima aldaketaren aurreko arintze eta moldapen politiken abiaraztean zabaltzen da, bereziki sektore publikoarentzat. Gobernu autonomiko nagusiaketa beste administrazioak aholkatu ditu inbentarioen garapenean eta klima aldaketaren inguruko ekintza plan eta proiekzioetan.

Bere eguneroko bizitzan xehetasun txikiekin kontzientziatua, ez du sentsibilizazioak astintzeko aukera galtzen arduraduna den hainbat txosten eta artikulu espezializatuetan.

 

MARÍA ANDREA MELO

Factor CO2ko proiektuen arduraduna. Ingurumen-ingeniaria eta Antropologia ikasketetan diplomatua.

Politika eta Tokiko Ekintza Plan ugarien garapenaren arduraduna. Bere jarduera profesionala isurketen murrizketa eta neutralizazio ekimenen sustapenean oinarritzen da, gehienbat Administrazio, elkarte eta bestelako entitatekin. Inbentario eta Tokiko Ekintza Plan ugarietan parte hartu du, bereziki Europar Alkateen Paktuaren esparruan.

Nekaezina eta sortzailea, klima aldaketaren gaineko hainbat artikulu idatzi eta txosten eman ditu.

 

IRIA FLAVIA PEÑALVA

Factor CO2ko proiektuen arduraduna. Soziologoa eta Enpresa-ikasketa eta ekonomian diplomatua.

Klima aldaketaren gaineko komunikazio, zabalkuntza eta sentsibilizazio proiektuen garapenean espezializatu da; enpresa pribatu, administrazio publiko naiz komunikabide sozialei zuzenduta.

Gauzak modu erraz eta eskuragarrian azaltzea gustuko du, termino teknikoetatik urrunduz. Honako estiloa biltzen dute bere artikulu eta hitzaldiek.

 

ASIER SOPELANA

Kimika-ingeniaria.

Erakundeko ezinbesteko euskarri-teknikoa, bere ahaleginak negutegi efektuko gasen inbentarioen garapenean oinarritzen dira, baita modelizazio eta proiekzioetan ere; nazio, herrialde edo udal mailan. Karbono aztarna ugarien lanketan eta Material eta Elkarteen Bizitza Zikloaren Azterketan parte hartu du.

Klima aldaketa eta energia berriztagarrien inguruko artikulu desberdinen egilea da.




Factor CO2 Integral Services, S.L.
Telefonoa: 902 105 560 · emaila info@factorco2.com

Gurenet Teknologia S.L .: Design FactorCO2.com

Oficinas centrales Bilbao

Logotipo ISO 9001 Logotipo ISO 14001 Logotipo Emas Logotipo grupo CMAE