Administrazioak
Factor CO2 sortu zenetik parte hartze nabarmendua izan du klima aldaketa kontuetako estrategia eta planen eraketan. Zuzenean lan egin dugu estatu, herrialde eta udal mailako administrazioentzat.
Garatutako proiektuen eta bestelako zerbitzuen artean, ondorengoak nabarmentzen ditugu:
- Estrategia eta Planak Klima Aldaketa kontuetan. Kasuen gehiengoan klima aldaketaren aurreko arintze eta moldaketak biltzen dituzten estrategiak dira.
- Isurketa proiekzioak, IFO CO2 modeloan oinarrituak.
- Estrategia eta Planen jarraipenetako zein desbideratzeen detekziorako aginte-taulak eta indikatzaileak.
- Klima aldaketaren eraginen mapak eta zaurgarritasun diagnosiak.
- IPCC metodologia edo antzekoetan oinarritutako inbentarioak. Informazio maila desberdinetan (tier) oinarritutako metodologia espezifikoa garatu dugu udal-erakundeen isurketen neurketarako.
- Elkarte desberdinentzako karbono-aztarnak, proiektuaren helburuetara moldatutako irismenarekin. Administrazioari loturiko elkarte txikien kasuan, SSERT erreminta dugu eskuragarri.
- Produktuen bizi-zikloen azterketa SIMAPRO euskarri-programarekin.
- Arintze edo moldaketen Benchmarking-a, baita konponbide eraginkorren ezarpena ere, kostu-eraginkortasun analisiak eta oinarri-ildoen azterketak gehituz.
- Sektore-lan taldeen dinamizazioak eta elkarte barneko naiz kanpoko partaidetza-prozesuak.
Alor honetan eskainitako zerbitzuari buruzko informazio gehiago edo erreferentziarik nahi izanez gero, idatzi politicasdelclima@factorco2.com. helbidera.